Mundua -

Europar Batasuna

Euroganberak Marc Angel aukeratu du Eva Kailiren ordez, Qatarko eroskeria sareagatik kargugabetua

Politikari sozialistak bosgarren presidenteorde kargua beteko du Europako Parlamentuko Mahaian. Organigramak 14 presidenteorde ditu, erantzukizun desberdinekin.

Marc Angel Europako Ganberako presidenteorde berria. Argazkia: EFE.
Marc Angel Europako Ganberako presidenteorde berria
Marc Angel Europako Ganberako presidenteorde berria. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak Marc Angel sozialista luxenburgotarra aukeratu du gaur ganberako presidenteorde, Eva Kailiren ordez. Eva Kaili greziarra, sozialista ere, kargutik kendu dute, Qatarko eroskeria sarean inplikatuta dagoelakoan, eta behin-behineko espetxealdian dago Belgikan.

Hainbat bozketa txanda izan dituen prozesuan, Angelek Annalisa Tardino Matteo Salviniren Ligako eurodiputatuaren eta Gwendoline Delbos-Corfield Berdeen Frantziako ordezkariaren hautagaitzak gainditu ditu.

Luxenburgoko politikari sozialistak bosgarren presidenteorde kargua beteko du Europako Parlamentuko Mahaian. Organigramak 14 presidenteorde ditu, erantzukizun desberdinekin.

Marc Angel

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Eguneko albisteak Albisteak Europako Parlamentua