Mundua -

AEB

Poliziak Monterey Parkeko tiroketa masiboaren ustezko susmagarri bat aurkitu du

Agenteek furgoneta zuri bat aurkitu eta inguratu dute Torrancen (Los Angeles konderrian hori ere). Lekuko batzuek aipatutako ibilgailu susmagarriarekin bat egiten du, eta, Robert Luna komisarioaren arabera, barruan pertsona bat dagoela uste dute.

Ustez erasoarekin zerikusia duen furgoneta. Argazkia: EFE
Ustez erasoarekin zerikusia duen furgoneta. Argazkia: EFE
Ustez erasoarekin zerikusia duen furgoneta. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Poliziak igande honetan adierazi duenez, bezperan Monterey Parken, Los Angelesetik gertu, izandako tiroketa masiboaren ustezko susmagarri bat aurkitu du. Hamar pertsona hil eta beste hamar zauritu ziren eraso horretan. 

Agenteek furgoneta zuri bat aurkitu eta inguratu dute Torrancen (Los Angeles konderrian hori ere). Lekuko batzuek aipatutako ibilgailu susmagarriarekin bat egiten du, eta, Robert Luna komisarioaren arabera, barruan pertsona bat dagoela uste dute.

Gutxienez hamar lagun hil dira Monterey Park hirian, Los Angeleseko ekialdean (AEB), Urte Berri txinatarraren ospakizunen ostean izandako tiroketa batean, Konterriko Sheriff Bulegoak baieztatu duenez. Gainera, beste 10 lagun zauritu dira, horietako bat oso larri. 

Behin ospakizunak amaituta, 22:30ak aldera tokiko orduan, gizon batek bertan bildutakoen aurka tiro egin du, lekukoen testigantzen arabera. Baliteke motibazio arrazistetan oinarritutako tiroketa izatea.

Bob Boese Los Angeleseko Sheriff Konterriaren bulegoaren bozeramailearen arabera, bertatik ihes egin duen gizon bat da erasotzailea, eta horren bila dabiltza.

Hainbat biktima Kalifornian, Urte Berri txinatarraren ospakizunetan izandako tiroketa batean
Hainbat biktima Kalifornian, Urte Berri txinatarraren ospakizunetan izandako tiroketa batean
Hainbat biktima Kalifornian, Urte Berri txinatarraren ospakizunetan izandako tiroketa batean

0:07
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Txina Arrazismoa Euskadin Eguneko albisteak Albisteak Erailketak