Mundua -

Desagerpena

Madeleine McCannen gurasoek DNA proba egingo dute, bere burua haien alabatzat duen gazteak eskatu bezala

Julia Faustyna gazte poloniarra Instagram bidez jarri zen harremanetan Algarven 2007an desagertutako haurraren senitartekoekin.

Madeleine McCaneren. EFEren artxiboko argazkia
Madeleine McCaneren. EFEren artxiboko argazkia
Madeleine McCaneren. EFEren artxiboko argazkia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familiarekin Portugalen oporretan zegoela duela 16 urte desagertutako Madeleine McCannen gurasoek DNA proba egingo dute, bere burua haien alabatzat duen Julia Faustyna gazte poloniarrak eskatu bezala. Gaztea Instagram bidez jarri zen harremanetan Algarven 2007an desagertutako haurraren senitartekoekin.

"Eskerrik asko laguntzagatik. Kate eta Gerry McCannek onartu egin dute proba egitea", idatzi du gazteak bere profilean.

Aspaldi hasitako borroka sare sozialetara eraman du Julia Faustynak, Poloniako, Erresuma Batuko eta Alemaniako agintariek ikerketari uko egin ostean. Izan ere, Madeleineren eta Juliaren adinak ez datoz bat. Gainera, Alemaniako Poliziaren ustez, Madeleine hil egin zuten, nahiz eta inork ez duen haren gorpua aurkitu.

Dena den, asko dira bien arteko antzekotasun fisikoak; garrantzitsuena begi-ninian biek ala biek duten orban iluna. Halaber, ezker masailean orban bat dute biek, eta Juliak ziurtatu du umetan sexu-abusuak egin zizkiola Christian Crueckner pedofilo alemaniarrak —Madeleine auziaren susmagarri nagusia—.

Julia adoptatu egin zuten. Berak dio ez zuela Madeleineren kasua ezagutzen, arrakastarik gabe jaiotze ziurtagiria lortzen ahalegindu zenera arte.

2006an adoptatutako gazte espainiar bat ere —Sofia ideiturikoa— Madeleine delakoan dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Portugal Polonia