Mundua -

Siriaren erasoa

Turkiaren hegazkinaren aurkako erasoa, NATOn eta NBEn hizpide

F-4 ehiza-hegazkina Siriako aireko espaziora sartu zela onartu du Turkiak, baina nazioarteko zonan eta abisurik gabe eraso egin ziotela ohartarazi du.

Turkiako F-4 ehiza-hegazkina. EFE
Turkiako F-4 ehiza-hegazkina. EFE
Turkiako F-4 ehiza-hegazkina. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahmet Davutoglu Turkiako Atzerri ministroak NATOri eta Nazio Batuen Erakundeari Siriaren erasoaz ohartaraziko die, izan ere, joan den ostiralean, Siriak Turkiako ehiza-hegazkin bati eraso egin zion.

TRT-1 telebista publikoan egin ditu adierazpenak eta bertan, erasoa nazioarteko gunean gertatu zela berretsi du.

"Gertaeraren inguruan datuak dituen edonori gurekin harremanetan jartzeko eskatzen diogu", esan du Davutogluk.

Gaur bertan Ankarako enbaxadoreei abisu ofiziala emango die Turkiak. Astelehenean lehen ministroarekin bilduko da talde osoa eta asteartean, Turkiak hartuko dituen neurrien berri emango dute, "odol hotzez, baina erabakitasunez". Erasoa nazioarteko gunean gertatu zen

F-4 hegazkinari joan den ostiralean egin zion eraso Siriak, eta ondorioz, lurrera erori zen. Turkiako Atzerri ministroak berretsi du Siriako aireko espaziora sartu zela une batean, baina eraso egin zioten unean nazioarteko zonan zegoela adierazi du. Hegazkinak ez zuela armarik eta radar sistema berri bat martxan jartzeko probetan zegoela zehaztu du.

Siriako Armadak, ordea, Siriako espazioan zegoela argudiatu du, eta erasoa, herrialdeko legediarekin bat eginez, identifikatu gabeko mehatxu baten aurkakoa izan zela. Turkiako bertsioaren aurka, kostaldetik kilometro batera zegoela esan du Siriak, eta uretara erori eta bertan apurtu zela, Latakia probintzian, SANA Siriako albiste agentziaren arabera.

Hegazkina Siriako kostaren parean topatu dute

Apurtutako hegazkina 1.000 eta 1.300 metro arteko sakontasunean aurkitu dute, Siriako kostaren parean, TRT Turkiako telebista kate publikoak adierazi duenez. Hala ere, ez dute zehaztu kostatik zenbat metrora aurkitu duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea