Mundua -
Larrialdia Afrikan
EAEko lankidetzarako laguntzen laurdena Afrikara bideratuta daude
2021ean, Euskadik finantzatutako 41 ekimen solidario, ia 13 milioi eurokoak, Afrikan jarri ziren martxan.
Mikel Dominguez | EITB Media
Eduki honek mapa interaktibo bat du, ondo ikusteko zabaldu nabigatzailean esteka honetan klik eginez
2021ean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren funtsen laurdena baino gehiago Afrikara joan ziren, eLankidetzak argitaratutako urte horretako memoriaren arabera. 41 ekimen dira (guztira, mundu osoan 115 dira). Afrikara, beraz, 12.647.456 euro bideratu ziren (agentziak ia 50 milioi erabili zituen mundu osoan).
Gainera, Afrikako ekimenen heren bat baino gehiago Afrikako Adarrean ezarritako garapenerako lankidetza proiektuei dagozkie. Izan ere, gosetearen eta ur faltaren ondorioz, larrialdiko egoera bizi da bertan.
Hala ere, ekimenen helburuak, beheko mapan ikus daitekeenez, ez dira milioika pertsona goseak uzten dituen krisi humanitarioari buruzkoak soilik, lurralde hori gatazka politiko, etniko eta sozialek zeharkatzen baitute. Krisia larriagotzen duten eta erantzun eraginkorra ematea eragozten dute.