Mundua -

Auzipetutako lehen presidentea

Donald Trumpi 34 delitu leporatu dizkiote

AEBko presidente ohiak ez du bere burua errudun jo. Trump Juan Manuel Merchan New Yorkeko Manhattan auzitegiko epailearen aurrean aurkeztu da, Fiskaltzaren aurrean izan eta gutxira.

Donald Trump AEBko presidente ohia, akusatuen aulkian. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidente ohia, akusatuen aulkian.
Donald Trump AEBko presidente ohia, akusatuen aulkian. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidente ohiari 34 kargu egotzi dizkiote, Stormy Daniels aktore pornoari egindako legez kanpoko ordainketekin lotuta. Trumpek ez du bere burua errudun jo.

Trump Juan Manuel Merchan New Yorkeko Manhattan auzitegiko epailearen aurrean aurkeztu da, Fiskaltzaren aurrean izan eta gutxira.

Presidente ohiak bere kontrako 34 delituen jakinarazpena entzun du. Kargu horiek "merkataritza-erregistroak faltsutzea" dira.

Horietako hamaika Trumpen abokatuak, Michael Cohenek, egindako fakturekin lotuta daude. Cohenek bere burua erruduntzat jo du, eta kasuaren lekuko nagusietako bat izango dela uste dute askok.

Horrela, AEBko presidente ohiak gaur ezagutu ditu Stormy Daniels auzian egozten dizkioten kargu guztiak. Daniels aktore pornoa da, eta harekin izandako sexu harremanak ezkutatzeko dirutza jaso omen zuen Trumpen abokatuaren eskutik.

Donald Trumpek bere burua entregatu du Stormy Daniels aktore pornoaren auziko karguak irakur diezazkioten
Donald Trumpek bere burua entregatu du Stormy Daniels aktore pornoaren auziko karguak irakur diezazkioten
Donald Trumpek bere burua entregatu du Stormy Daniels aktore pornoaren auziko karguak irakur diezazkioten

0:37

Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiaren jarraitzaileak eta kontrakoak epaitegiaren inguruan bildu dira, eta tentsio uneak bizi izan dira, nahiz eta Poliziak estu hartu batak zein besteak.

Presidenteak "sorgin-ehizaren" aurrean mobilizatzeko deia egin die herritarrei, eta auzitegiaren inguruan Marjorie Taylor Green eta George Santos kongresista errepublikanoak izan dira, Ordezkarien Ganberako kide polemikoenetako bi.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Esan bezala, elkarretaratzeetan istiluak izan dira. Trumpen aldeko eta kontrako manifestariak gortearen ondoan borrokatu dira, Fox Newsek jakitera eman duenez. Presidente ohiaren aldeko, 'Make America Great Again' leloarekin, txapel bat zeraman emakume bat lurrera erori da, handi-mandiaren aurkako pankarta baten gainean, hain zuzen ere: "Trump gezurretan etengabe ari da".

Donald Trumpen jarraitzaileak eta kontrakoak, aurrez aurre, New Yorkeko auzitegiaren kanpoaldean
Donald Trumpen jarraitzaileak eta kontrakoak, aurrez aurre, New Yorkeko auzitegiaren kanpoaldean
Donald Trumpen jarraitzaileak eta kontrakoak, aurrez aurre, New Yorkeko auzitegiaren kanpoaldean

0:41

Joan den astean auzipetu zuten Trump, Stormy Daniels aktore pornoari 130.000 dolar (120.000 euro baino gehiago) ordaintzea egotzita. Horrenbestez, kargu kriminalei aurre egin beharko dien AEBko lehen presidente ohia izango da. Inputazioak kolokan jar lezake Etxe Zurirako aurkeztu asmo duen hautagaitza. 

Behin karguak ezagututa, Trumpek agerraldia egingo du Palm Beachen (Florida hegoaldea, 00:15 GMT, 02:00etan Euskal Herrian) duen etxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak Delituak azken ordukoa Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump