Mundua -
Sirian
85 hildakotik gora hileta batean egindako leherketan, Damaskon
Gobernuaren aurkako protestetan hildako lagun baten hileta egiten ari zirela gertatu da erasoa, Damasko kanpoaldean.
Erredakzioa
Gutxienez 85 lagun hil ziren atzo Zamlaka herrian egiten ari ziren hileta batean gertatutako leherketan, Damasko kanpoaldean.
Helikoptero batetik botatako jaurtigai batek ibilgailu baten aurka egin zuen talka, eta hildakoez gain, 150 lagun inguru zauritu ziren.
Gobernuaren aurkako protestetan hildako lagun baten hileta egiten ari ziren.
Gainera, komiteen arabera, herrialde osoan atzo 165 lagun inguru hil ziren. Siriako giza eskubideen behatokiaren datuen arabera, ordea, 96 lagun hil ziren.
Atentatua Genevako goi-bilera egiten ari direnean geratu da. Bertan, batasun nazionaleko gobernu bat eratzea proposatu dute Bachar al Asaden gobernuarekin eta oposizioko taldeekin.
Goi-bileran Txinak, Errusiak, AEBk, Frantziak, Erresuma Batuak, Turkiak, Arabiar Ligak, NBEk eta Europar Batasunak hartzen dute parte.