Mundua -

AEB

Gutxienez lau hildako eta 20 zauritu Alabaman urtebetetze festa batean izandako tiroketan

Lekukoek BNO News tokiko hedabideari esandakoaren arabera, gehiago dira biktimak, "sei behintzat" bai. Ez da tirokatzailearen inguruko informaziorik ezagutarazi.

Alabama, tiroketaren ingurua. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
Alabama, tiroketaren ingurua. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
Alabama, tiroketaren ingurua. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lau lagun hil eta hamarnaka zauritu dira Alabamako Dadeville herrian, larunbat gauean adingabe baten urtebetetze festan izandako tiroketan. 

Alabamako Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 22:30 aldera gertatu zen tiroketa Dadevilleko (Tallapoosako konderria) Mahogany Masterpiece dantza estudioan. 

Bertan azaldutakoaren arabera, lau dira hildakoak eta "hainbat" zauritutakoak. Halaber, ez dute tiro egin zuenaren edo zutenen inongo aipamenik egin. 

Lekukoek BNO News tokiko hedabideari esandakoaren arabera, gehiago dira biktimak, "sei behintzat" bai. Hala ere, oraingoz, laukoa da datu ofiziala. 

Twitterren idatzi duen mezu batean, Kay Ivey Alabamako gobernadore errepublikanoak deitoratu egin du erasoa eta informazio gehiagoren zain dagoela esan du. "Dadevilleko jendearen mina neure egiten dut. Indarkeriazko delituek ez dute gure estatuan lekurik", esan du, eta Segurtasun Indarrek zehaztasun gehiagoren berri izan ahala informazioa zabaltzen joango direla erantsi du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak