Mundua -

Pentsioak

Macronek esan du erreforma "beharrezkoa" zela eta "itun soziala" proposatu die sindikatuei eta enpresei

Frantziako presidenteak aitortu du gizarteak "justizia soziala" nahi duela, eta dei hori "entzuteko prest" dagoela nabarmendu du.

Emmanuel Macron, hitzaldian
Emmanuel Macron, hitzaldian
Emmanuel Macron, hitzaldian

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi du erretreten erreforma "beharrezkoa" zela defizitak gora egitea galarazteko, eta "itun sozial berria" proposatu die sindikatuei eta enpresaburuei langileen baldintzak hobetzeko.

Macronek hitzaldia eman du telebistan, pentsioen erreformak piztutako polemika handiaren erdian, eta ohartarazi du bere gobernuak egindako aldaketak "erantzun bakarra" zirela pentsiodunen eta bizi-itxaropenaren hazkundearen aurrean.

Era berean, aitortu du gizarteak "justizia soziala" eta "politika biziberritzea" nahi duela, eta aldarri horiek "entzuteko prest" dagoela nabarmendu du. "Erantzuna ezin dira izan immobilismoa edo estremismoa", esan du. Hori dela eta, "itun sozial berria" proposatu die sindikatuei eta enpresaburuei.

Lapiko-protesta Frantzian Macronen pentsioen erreformaren aurka
Lapiko-protesta Frantzian Macronen pentsioen erreformaren aurka
Lapiko-protesta Frantzian Macronen pentsioen erreformaren aurka

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Pentsioak Frantziako Gobernua