Mundua -

Atentatua

25 hildako baino gehiago, Iraken gertatutako leherketa batean

Gainera, beste 75 inguru zauritu dira. Eztanda Diwaniya herriko erdigunean dagoen herriko merkatuan gertatu da.

Errdakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 23 pertsona hil eta 42 zauritu dira Bagdadetik 170 kilometrora dagoen Diwaniya herrian gertatutako leherketa baten ondorioz. Iturri polizialek Efe-ri azaldu diotenaren arabera, leherketa bomba-auto batek eragin du.

Leherketa xiitar gehiengoa duen Qadesiya probintziako Diwaniya hiriburuko erdigunean gertatu da, Al Uruba auzoko merkatuan.

Iturrien arabera,  oraindik ezin da baztertu hildakoen kopuruak gora egitea zauritu batzuen larritasuna dela eta.

Leherketa izan ostean, Poliziak itxi egin ditu merkatu horretarako bideak.

Indarkeriaren gorakada

Aldez aurretik, eguneko lehen orduan, zortzi pertsona hil eta beste hogeita hamar zauritu dira Bagdaden eta Kerbala (xiiten hiri santua) inguruan gertatutako beste eraso batzuetan, Barne Ministerioko iturrien arabera.

Iraken indarkeriak gora egin du azkenaldian, batez ere segurtasun indarren eta xiiten aurkakoa. Estatubatuarren tropek atzera egitea eta Tareq al Hashemi presidenteorde sunita atxilotzeko agindua izan daitezke gorakada horren arrazoi nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea