Mundua -

Txina

Sute batek 20 hildako baino gehiago utzi ditu Pekingo ospitale batean

Ezbeharra Changfeng ospitalean gertatu da, eta 71 paziente beste osasun-zentro batzuetara eraman behar izan dituzte. Ikerketa abiatu dute sua zerk piztu duen argitzeko.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 21 pertsona hil dira Pekinen, Changfeng ospitalean izandako sutean. Bertan 12:57 zirenean piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu erdi eskas behar izan dute erabat itzaltzeko.

Ondorioz, 71 paziente beste osasun-zentro batzuetara eraman behar izan dituzte. 15:30 aldera, suhiltzaileek sutea amaitutzat eman dute.

Agintariek ikerketa abiatu dute sua zerk piztu duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina albisteak Suteak Eguneko albisteak Albisteak