Mundua -

ESTATU BATUAK

Bederatzi pertsona hil dira eta zazpi zauritu Texaseko merkataritza-gune batean izandako tiroketan

Hildakoen artean ustezko erasotzailea dago. Poliziak hil zuen tiroz. Atzo arratsaldean izan zen erasoa Allen hirian.

Tiroketa izan zen saltoki-gunea, Dallasen.
Tiroketa izan zen saltoki-gunea, Dallasen.
Gizon batek bederatzi pertsona tiroz hil ditu Texaseko merkatal zentro batean

0:30

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bederatzi pertsona hil dira eta beste zazpi zauritu Texaseko Allen hiriko saltoki-gune batean izandako tiroketan, Estatu Batuetako hegoaldean.

Brian Harvey Alleneko poliziaburuak hedabideen aurrean esan duenez, tiroketaren egilea polizia batek hil du tiroz, erasoa izan den lekuan bertan. Hildakoetako bat haurra da.

Antza, zazpi pertsona merkataritza-gunean zendu dira, eta gainerako biak ospitalera bidean.

Zaurituetako hiru "larri" eta lau "egonkor" daudela jakinarazi du Harveyk.

BNO hedabidearen arabera, erasotzailea autoz iritsi zen, H&M katearen denda baten parean geratu eta tiroka hasi zen, barruan zeuden pertsonen aurka, bereizi gabe.

Hilketen berri izan eta berahala, Greb Abbott Texaseko gobernadoreak adierazpen bat kaleratu zuen, Alleneko bizilagunei elkartasuna adieraziz eta  laguntza eskainiz.

Urtea hasi zenetik, Gun Violence Archive erakundeak 198 "tiroketa masibo" ditu zenbatuta Estatu Batuetan. Lau pertsona edo gehiago hiltzen dituzten tiroketak direnean jotzen dituzte "masibo" gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Erailketak