Mundua -

Polemika

Emakume musulman baten irudia jomuga, AEBetako Armadan

Virginiako base bat emakume belodun eta musulman baten irudia erabiltzeari uko egitera behartu dute. Pentagonoaren hitzetan "beste jomuga batzuk erabiliko dituzte".

AEBetako Armadan, emakume musulman baten irudia jomuga. Argazkia: themellowjihadi.com
AEBetako Armadan, emakume musulman baten irudia jomuga
AEBetako Armadan, emakume musulman baten irudia jomuga. Argazkia: themellowjihadi.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Virginiako Navy Seal tropak belo batekin jantzita dagoen emakume musulman eta belodun baten irudia jomuga bezala erabiltzeari uko egitera behartu dituzte. Emakumearen argazkiaren atzean, Koraneko esaldi batzuk ageri dira kartel batean, bertoko tiro egiteko aretoan.

The Virginian-Pilot hedabideak ohitura polemikoaren salaketa egin ostean hartu dute neurria. Horrezkero, hainbat erreakzio sortu dira estatubatuar jendartean eta, beste behin ere, AEBetako Armadak dituen aurreiritzien inguruko eztabaida sortu da.

Musulmanen eskubide zibilak babesten dituen AEBetako Harreman Amerikar-Islamiarreko Kontseiluak Leon Penetta Defentsa Idazkariari gutun bat bidali zion, salaketa egiteko, aipatutako irudiaren kontra tiro egiten zutela jakin bezain laster. “Armadak emakume musulman baten irudiaren kontra -atzean Koranen esaldi batzuk dituela- egiteko duen ohiturak kontrako estereotipo bat, suntsitzailea, sortzen du gudari estatubatuarrak duten pertzepzioan”, salatzen zuen gutunak.

Salaketaren ostean, Pentagonoak erantzun eta Virginiako entrenatzeko aretoetatik irudia kentzeko agindua eman du; halaber, “entrenatzeko bestelako jomugak erabiliko dituzte”, esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea