Mundua -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Donald Trump kondenatuta, euskararen aurkako epaiak eta greba Bizkaiko erresidentzietan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 9, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Donald Trump, kondenatuta: Epaimahaiak errudun jo du Donald Trump AEBko presidente ohia E. Jean Carroll idazleari sexu abusua egiteagatik.

- Euskararen aurkako epaiak: Euskalgintzaren Kontseiluak, bere bazkideekin eta beste hainbat eragilerekin batera, agerraldia egingo du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, euskararen aurkako ebazpenak salatzeko.

- Bizkaiko erresidentzietan: ELA sindikatuak deituta, 16 eguneko greba abiatuko dute gaur Bizkaiko erresidentzietan. Bilbon egingo duten manifestazio batekin emango diote hasiera protestari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Berriak Politika Munduko azken orduko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Grebak albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Euskalgintzaren Kontseilua