Mundua -
Hondamendia
Dolu-eguna Errusian, uholdeek utzi dituzten 171 hildakoengatik
Herritarrek gogor kritikatu dute Vladimir Putin presidentea eta uholdeei aurre egiteko planak polemika piztu du berriz ere Errusian.
Erredakzioa
Dolu-egun ofiziala da Errusian asteburuan uholdeek utzi dituzten hildakoengatik. Azken balantzearen arabera, 171 lagun hil dira.
Uholdeei aurre egiteko planak polemika piztu du berriz ere Errusian, eta Vladimir Putin presidentearen aurkako kritika gogorrak egon dira.
Biktima gehienak Krimsk hirian izan dira, Itsaso Beltzetik gertu. Agintariek ez zuten alertarik ezarri ostiral gauean uholdeak hasi zirenetik, horregatik, urak etxean harrapatu zituen lagun asko.
Vladimir Putin oso kritikatua izan zen iraganean hondamendiei emandako erantzun motelagatik. Oraingoan, segituan joan da Krimsk hirira eta alertarik ez ezartzeagatik penatu da. Halaber, ustez apurtu den urtegi baten inguruko informazio guztia emateko eskatu du, izan ere, bizilagunen arabera, larunbat goizean, horrek eragin zuen hondamendia inguruan.
Bitartean, herritarrek gogor kritikatu dute komunikabideen lana, arreta hildakoetan jarri beharrean, Putinen bisitan jarri dutela salatuz.