Mundua -
Erdiko klasearen defentsa
Aberatsen zergak murrizteari utzi behar zaiola uste du Obamak
"Urtean 250.000 dolar baino gehiago irabazten dituztenek lehen ordaintzen zituzten zergak ordaindu beharko lituzkete berriz'', esan du. Murrizketak erdiko klaseari ezartzea eskatu du.
Erredakzioa
Aberatsek dituzten zerga-murrizketak bukatu egin behar dela esan du Barack Obama AEBetako presidenteak, eta murrizketa horiek urtean 250.000 dolar baino gutxiago irabazten dituztenei ezartzearen alde egin du.
''Urtean 250.000 dolar baino gehiago irabazten duten pertsonek Bill Clintonen Gobernuaren garaian ordaintzen zituzten zergak ordaindu beharko lituzkete”, esan du Obamak, Etxe Zurian egindako agerraldian. Herritar aberatsenei eskainitako onura fiskalak kentzearen alde agertu da presidentea, AEBetako “oparotasuna” erdi mailako klase “indartsu” batean oinarritu ahal izateko.