AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

AEB-ETAKO HAUTESKUNDEAK

Romneyk afroamerikarren txistuak jaso ditu hitzaldi batean

AEBetako Presidentetzarako hautagai errepublikano ia ziur izango denak afroamerikar komunitatearen txistuak jaso ditu Obamak bultzatutako osasun-erreforma kritikatu ondoren.

Romney afroamerikar elkartearen hitzaldian. Argazkia: EITB
Romney afroamerikar elkartearen hitzaldian. Argazkia: EITB
Romneyk afroamerikarren txistuak jaso ditu hitzaldi batean

01:09

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitt Romney ia seguru AEBetako Presidentetzarako errepublikanoen hautagai izango denak txistuak jaso ditu Koloreko Jendearen Aurrerapenerako Nazio Elkartearen (NAACP) konferentzian egindako diskurtsoaren hasieran, Houstonen (Texas)

Bertan, hauteskundeak irabaziz gero, "garestiak eta beharrezkoak ez diren programak", ‘Obamacare’ izenaz ezagutzen den osasun-erreforma besteak beste, bertan behera utziko dituela adierazi du Romneyk. Osasun-erreforma horren onurak, besteak beste, afroamerikarrek jasoko lituzketenez, Romneyk hitz horiek egindakoan komunitate horretako kideen euren desadostasuna agertu diote 10 segundoz txistu eginez. Romneyk ekonomia arloan oinarritu diskurtsoa, eta bere hauteskunde-proposamenek "jendea pobreziatik ateratzen" lagunduko dutela azpimarratu du.

Botoak lortze aldera, afroamerikarrak dira Romneyren gabezia handienetakoa; izan ere, 2008an komunitate horretarako boto-emaileen % 95ek Obamari eman zioten botoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea