AEB-ko Hauteskundeak -

AEB-ETAKO HAUTESKUNDEAK

AEBetako Ordezkarien Ganberak atzera bota du Obamaren osasun-erreforma

Ordezkarien Ganberak osasun-erreforma baliogabetzeko proposamena onartu du. 2011tik hona, Obamak bultzatutako osasun-erreforma ukatzen duten bigarren aldia da.

John Boehner, Ordezkarien Ganberako presidentea. Argazkia: EFE
John Boehner, Ordezkarien Ganberako presidentea. Argazkia: EFE
John Boehner, Ordezkarien Ganberako presidentea. Argazkia: EFE

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost ordu luze eztabaidatzen eman ondoren, AEBetako Ordezkarien Ganberako kideek onartu egin dute Barack Obamak bultzatutako osasun-erreforma baliogabetzeko proposamena. Ordezkarien Ganberak gehiengo errepublikanoa du.

Aldeko 224 eta kontrako 185 botorekin, 2011tik hona Ordezkarien Ganberak Obamaren osasun-erreforma baliogabetzen duen bigarren aldia da.

Erreforma (estaldura mediko unibertsala zabaldu eta osasun-gastuak murriztu nahi ditu) Obama presidentearen agintaldiko lau urteetako legegintzako lorpen handiena da. Etxe Zuriak esan du presidenteak betoa jarriko diola proposamen horri Kongresuak, hau da, Ordezkarien Ganberak eta Senatuak, bere bulegora bidaltzen badu.

Behe Ganberako presidenteak, John Boehner errepublikanoak, esan duenez, osasun-erreformak okertu besterik ez du egingo AEBetako ekonomia. Bertan gehiengoa duten errepublikanoen iritzian, erreforma (aseguru medikua izatera behartuko ditu estatubatuar gehienak) negozio txikien kostuak handitu eta kontratazioak zailduko dituen "zerga" baino ez da.

Senatuak, ziur asko, baztertu egingo du AEBetako Ordezkarien Ganberaren ekimena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea