Mundua -

Ukrainako Gerra

Ukrainiarren kontraerasoa abian dela ziurtatu du Putinek

Errusiako presidentearen arabera, agerian da erreserba estrategikoen erabilera. Dena dela, oraingoz Ukrainako erasoaldi guztiek porrot egin dutela ziurtatu du agintari errusiarrak

Vladimir Putin, Errusiako presidentea, ostiral honetan. Argazkia: EFE
Vladimir Putin, Errusiako presidentea, ostiral honetan. Argazkia: EFE
Vladimir Putin, Errusiako presidentea, ostiral honetan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidentearen arabera, Ukrainako Indar Armatuek aspaldi iragarritako kontraerasoa hasi dute jada. Moskuk 2022ko otsailean hasitako gerraren baitan, galdutako lurraldea berreskuratzeko asmoz garatu nahi duten ekintza armatua da.

"Ukrainiarren kontraerasoa hasi dela baieztatu dezakegu jada; izan ere, agerian da erreserba estrategikoen erabilera", adierazi du ostiral honetan Putin presidenteak Sotxiko hiritik, Errusiako hego-mendebaldeko muturrean.

Dena dela, oraingoz Ukrainako erasoaldi guztiek porrot egin dutela ziurtatu du agintari errusiarrak, baina Ukrainako Indar Armatuek eraso egiteko gaitasun handia dutela onartu du, TASS Errusiako albiste-agentziaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Giza eskubideak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski