Mundua -

Brasil hegoaldean

500 pinguino baino gehiago hilik aurkitu dituzte, Brasilen

Gutxienez 512 pinguino hilik aurkitu dituzte Tramandai eta Cidreira hirien artean, eta gertatutakoa ikertzen ari dira.

Pinguinoak Antartikan. Argazkia: taringa
Pinguinoak Antartikan. Argazkia: taringa
Pinguinoak Antartikan. Argazkia: taringa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

500 pinguino baino gehiago hilik aurkitu dituztela berretsi dute Ceclimar Brasilgo Itsas Ikasketen Eskolako ikerlariek. Rio Grande do Sul estatuko kostako 50 kilometrotan zehar aurkitu dituzte, Brasil hegoaldean. Albaitari talde bat gertatutakoa ikertzen ari da.

Adituen arabera, hildako pinguinoek ez dute petrolio arrastorik, ezta zauririk ere. Gainera, ez dute neke zantzurik, horregatik, heriotzaren kausa zein izan daitekeen ikertzen ari dira.

Porto Alegre Unibertsitatean 30 pinguino aztertzen ari dira, eta hilabete batean ezagutuko dira emaitzak. Hildako hegaztiak Magallanes motakoak dira eta batik bat Argentinan eta Txilen bizi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea