Mundua -

Frantzia

Eiffel dorrea bi orduz hustu dute bonba mehatxu faltsu baten ondorioz

Ebakuazioa eguerdi aldera hasi da, eta monumentuko hiru solairuetan izan du eragina, dorreko jatetxea barne, baita zabalgunean ere. 15:30erako zabaldu dute berriro ere, alerta faltsua izan dela baieztatu ondoren.

Eiffel dorrea, artxiboko irudia batean. Argazkia: EITB Media
Eiffel dorrea, artxiboko irudia batean. Argazkia: EITB Media
Eiffel dorrea normaltasunera itzuli da bonba mehatxu faltsu baten ostean

0:20

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eiffel dorrea eta inguruko zabalgunea hustu dituzte larunbat honetan, "bonba mehatxu" batengatik, Parisko Poliziak baieztatu duenez.

Poliziako iturriek 'Le Parisien' hedabideari baieztatu diotenez, ingurua ebakuatu behar izan dute. Monumentuak Ustiatzeko Enpresako (SETE) bozeramaile baten arabera, "egoera mota honetan ohikoa den prozedura da, eta berez nahiko arraroa da".

Ebakuazioa eguerdi aldera hasi da, eta monumentuko hiru solairuetan izan du eragina, dorreko jatetxea barne, baita zabalgunean ere, bozeramailearen arabera.

Lekua hutsik egon da arratsaldeko 13:30etik 15:30era, alerta faltsua izan dela baieztatu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Paris azken ordukoa Frantzia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa