Mundua -

Estatu Batuak

96 dira jada Hawaiiko suteen ondorioz hildakoak, eta lehentasuna ehunka desagertuak bilatzea da

Tragedia hau Hawaiiko historia garaikideko hondamendi natural hilgarriena bihurtu da jada, eta mende batean baino gehiagoan Estatu Batuetan heriotza gehien eragin dituen sute oldea da.

Suhiltzaile bat, Maui uhartean lanean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
Suhiltzaile bat, Maui uhartean lanean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
96 hildako zenbatu dituzte jada Mauin, eta kalteak konpontzea 6.000 milioitik gora kostatuko da

01:17

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hawaiiako Maui uharteko agintariek 96ra igo dute azken egunetan uhartediaren zati bat suntsitu duten suteen ondorioz hildakoen balantze ofiziala, baina oraingoz ez dago argi zenbat pertsona dauden desagertuta eta biktimen kopuruak gora egiten jarraituko duen.

Orain, desagertuen bila jarraitzea da lehentasuna. Oraindik ehunka dira desagertutakoak, baina eremu askotan ez dago ez elektrizitaterik, ez mugikorrik haiekin harremanetan jartzeko, eta haien senideak eta lagunak sare sozialetan mobilizatu dira haiek aurkitzeko laguntza eske.

Mauin erregistratutako hiru su nagusietatik, batek egun batzuk daramatza ehuneko ehunean, eta beste biak ehuneko 60 eta 80an daude, konderriaren arabera. Zonalde batzuk blokeatuta daude oraindik, eta John Pelletier poliziaburuak asteburuan uste izan zuen kiskalitako eremuen % 3 baino ez zirela arakatu.

Itzaltze- eta miatze-lanekin batera, kontuak emateko eskaerek ere aurrera egiten dute, alerta-sistemak zergatik ez zuen garaiz funtzionatu edo kable elektrikoak haize urakanatuek bizitutako suteen hasieran zerikusirik izan ote zuen argitzera deitzen duten ahots batzuekin.

Tragedia hau Hawaiiko historia garaikideko hondamendi natural hilgarriena da, eta mende batean baino gehiagoan Estatu Batuetan heriotza gehien eragin dituen sute oldea da: 1918an, 453 pertsona hil ziren Minesotan eta Wisconsinen sute segida batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Ameriketako Estatu Batuak Suteak argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Hondamendi naturalen biktimak