Mundua -
estatu batuak
110 dira dagoeneko Hawaiiko suteen ondorioz hildako pertsonak
Azken datuen arabera, ehundik gora hildako eta 1.000 desagertu inguru utzi ditu artxipelagoa astindu duen suteek, baina miaketa-operazioak aurrera egin ahala zifra horiek areagotzea espero da.
eitb media
Hawaiiko Maui uhartean gutxienez 110 pertsona hil dira eta 1.000 inguru desagertu dira suteen ondorioz, uharteko agintariek emandako behin-behineko biktimen balantzearen arabera. Halabaina, miaketa-operazioek aurrera jarraiu ahala zifra horiek areagotzea espero da. Oraingoz, erreskate taldeek gehien kaltetuteko ingurunearen % 38 miatu dute Maui irlan.
Horrela, pasa den abuztuaren 8an piztutako suteok artxipelagoa AEBetako estatu denetik izandako hondamendi natural batek eragindako tragediarik handiena izan dira.
Bidenen Administrazioak Hawaiira Hondamendien Sistema Mediko Nazionaleko 25 aditu eta Biktimak Identifikatzeko Zentroko talde bat bidaltzea onartu du. Ondorioz, 75 aditu daude guztira uhartean.
Gainera, agintari estatubatuarrek diru-funts gehiago onartu dituzte suteek eragindako hondamendiari buelta ematen laguntzeko.
Bitartean, Joe Biden AEBetako presidenteak iragarri du datorren astelehenean, hilaren 21ean, Maui uhartera joango dela, herrialdeak azken mendean bizi izan dituen sute larrienek kaltetutako eremua bisitatzera.