Mundua -
Denverreko hilketa
Denverreko hiltzailea, epailaren aurrean
Fiskaltzak Holmesen kontrako karguak astelehenean aurkeztea hitzartu du epailearekin, horrek heriotza-zigorra ekar liezaioke.
Erredakzioa
James Holmes, 12 hildako eragin zituen Denverreko (Colorado) zinemako tiroketaren ustezko egilea, epailearen aurrean izan da lehenengoz begirada galduta duela. Datorren astean heriotza zigorra ekar liezaiokeen karguak aurkeztuko dituzte.
Komunikabideek eta biktimen senideek lehenengo aldiz 24 urteko gaztearen aurpegia ikusi dute, Batmanen azken filmaren estreinaldian zineman sartu zen gas maskara batekin, eskuetan honako gauza hauek zituela: errifle bat, eskopeta bat eta bi errebolberrekin.
Ustezko hiltzaileak 12 pertsona hiltzez gain, beste 58 zauritu zituen. Gaurko epaiketan ilea laranjaz pintatuta azaldu da, begirada galduta duela, eta zertxobait lo. Kartzelako beste presoetatik isolatuta dago, bere segurtasunagatik.
Fiskaltzak Holmesen kontrako karguak astelehenean aurkeztea hitzartu du epailearekin, horrek heriotza-zigorra ekar liezaioke, estatu horretan indarrean baitago, baina behin bakarrik aplikatu da, azken 36 urteotan.
Fiskalak azaldu duenez, heriotza-zigorraren eskaera biktimen familiarrekin adostuko du. Halaber, epaiketa gutxienez urtebete luzatuko dela nabarmendu du.