Mundua -

Legez kanpoko entzuketak

Rebekah Brooks eta Cameronen komunikazio arduraduna inputatu dituzte

Londreseko Fiskaltzak zortzi lagun inputatu ditu legez kanpoko entzuketen kasuan. Zortziak News Internationaleko langile ohiak dira.

Rebekah Brooks News of the World astekariko zuzendari ohia. Argazkia: EFE.
Rebekah Brooks News of the World astekariko zuzendari ohia. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreseko Fiskaltzak zortzi lagun inputatu ditu legez kanpoko entzuketen kasuan, tartean Rebekah Brooks ‘News of the World’ astekariko zuzendari ohia eta Andy Coulson David Cameron lehen ministroaren prentsa arduradun ohia.

Fiskaltzak azaldu duenez, zortzi atxilotuei karguak egotziko dizkiete eta epailearen aurrean deklaratu beharko dute. Horren ondorioz, espetxe zigorra jaso dezaketela gaineratu du fiskalak.

Zortzi atxilotuak News Internationaleko langile ohiak dira, Rupert Murdoch News Corporation enpresako Erresuma Batuko adar nagusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea