Mundua -

Migrazioa

Barruan 170 pertsona migratzaile dituen ontzi batek lau egun daramatza Mauritaniako uretan, porturatzeko zain

Mauritaniako agintariek ez dute lehorreratzeko baimena eman. Espainiak eta Afrikako herrialdeak hitzarmena dute duela 10 urte, eta, horren arabera, Mauritaniatik ateratako pertsonak itzultzeko aukera dago. "Ontzian egoera lasaia da", Barne Ministerioaren arabera.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunetik, Nuadibu badian (Mauritania) ainguratuta dago Guardia Zibilaren Rio Tajo ontzia, barruan 168 pertsona migratzaile dituela, bertako agintariek porturatzeko baimena eman zain, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez. 

Beste itsasontzi batek itsaso zabalean erreskatatutako pertsonak lehorreratzekoak ziren, baina, antza, Mauritaniak ez du horretarako baimenik eman. Fernando Grande-Marlaska jarduneko ministroak zuzentzen duen ministerioak espero du aurki konpontzea Afrikako herrialdearekin sortutako arazoak

Bi herrialdeek hitzarmena dute duela 10 bat urte. Horren arabera, "migratzaileak, euren nazionalitatea edozein dela ere, portuetara itzultzeko eskubidea du Espainiak, Mauritaniako kostaldetik irten edo igaro badira". 

Barne Ministerioaren arabera, Mauritaniarekin duten harremanak "bikainak" dira, eta "horren erakusle" da 2021ean 55 ontzi heldu zirela Kanarietara, baina iaz bost izan ziren, aurten bezala. 

Barne Ministeriotik nabarmendu dutenez, ontzian "egoera lasaia" dute. Dena dela, Guardia Zibilaren esanetan, "migratzaileen urduritasuna tarteko, istilu txikiren bat izan zen" larunbatean. Antza, "agenteek airera pare bat tiro egin zituzten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Migrazioa Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak