Mundua -
Heriotza
Giorgio Napolitano Italiako Errepublikako presidente ohia hil da, 98 urte zituela
Protokoloak agintzen duen bezala, Silvio Berlusconiri ekainean antolatutakoaren pareko estatu hileta handia espero da.
Agentziak | EITB Media
Giorgio Napolitano, Italiako Errepublikako presidentea bi agintaldiz jarraian (2006-2015), hil da ostiral honetan, 98 urte zituela, Erromako Spallanzani ospitalean, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez. Duela egun batzuk ospitaleratu zuten.
Hainbat ebakuntza egin zizkioten Napolitanori azken urteetan, eta 2015ean kargua utzi zuen, ia hamarkada batez estatuburu izan ondoren. Bigarren agintaldirako errepikatu zuen Italiako Errepublikako lehen presidentea izan zen.
Joan den ekainaren 29an 98 urte bete zituen Napolitano (Napoli, 1925) Diputatuen Ganberako presidente, Barne ministro, europarlamentari eta senatari izan zen, Estatuko buruzagitza hartu aurretik.
Protokoloak agintzen duen bezala, Silvio Berlusconiri ekainean antolatutakoaren pareko estatu hileta handia espero da.