Mundua -

Kubako Gobernuaren ustez

Gehiegizko abiadura izan zen Paya hil zen istripuaren eragile

Ikertzaileen arabera, Angel Francisco Carromero gidari espainiarrak 120 km /h abiadura baino handiagoa eraman zuen.

Oswaldo Paya disidente kubatarra. Argazkia: EFE
Oswaldo Paya disidente kubatarra. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubako Gobernuaren ustez, gehiegizko abiadura konpontzen ari ziren errepide batean, gidariaren arreta falta eta balaztada zakarra Oswaldo Paya eta Harold Cepero disidenteak hil ziren istripuaren eragile izan ziren.

Kubako Barne Ministerioaren oharraren arabera, ikertzaileek Angel Francisco Carromero gidari espainiarrak batez beste 120 km/h baino abiadura azkarrago batean joan zen.

“Ibilgailuan gidatzen arreta falta izan zuen, gehiegizko abiaduran joanda, eta frenoak era gogorrean aplikatzeak zorigaiztoko istripua eragin zuen”, irakur daiteke oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea