Mundua -
Belaunaldi Berriak-en kidea
Kubak homizidio delitua egotzi dio Angel Carromero PPko kideari
Granma egunkariaren arabera, Carromero "ez zen gure abegikortasunez gozatzera etortzen den milaka turista espainarren horietakoa".
Erredakzioa
Angel Carromero espainiarra (Oswaldo Paya hil zen istripuan autoa gidatzen zuena) "homizidio delitua" egotzita auzipetu dute, Granma egunkari kubatarrak zabaldu duenez.
Alderdi Popularreko Belaunaldi Berrien kidea Barne Ministerioko zentro batean dute atxiloturik, La Havanan. Bayamotik, istripua izan zen lekutik, eraman zuten hiriburura aurreko uztailaren 22an.
Jens Aron Modig suetziarrak (autoan ere zihoan) eta Carromerok atzo, astelehena 30, salatu zutenez, auto istripua izan zen ezbeharra eragin zuena.
Kubako Gobernuaren bertsioaren arabera, errepidean lanak dauden gune batean arinegi joateagatik, eta bestelako arrazoiak zirela medio, gertatu zen istripua, Bayamotik gertuko errepide batean (La Havanatik 750 kilometro ingurura).
Granma egunkariaren editorialean agertzen denez, Carromero "ez zen gure abegikortasunez gozatzera etortzen den milaka turista espainarren horietakoa".