Mundua -
Gerra Sirian
Matxinoek Gobernuaren egoitzei eraso diete, Alepon
Beste erakunde batzuen laguntzarekin erbestean gobernu bat eratzea eskatu dio Siriako Idazkari Nagusi Iraultzaileen Kontseilu Berriak Haizam al Maleh oposizioko kideari.
Erredakzioa
Alepoko herritar batek adierazi duenez, Siriako Armada Libreak Estatuaren Segurtasun Zerbitzuen egoitzari, auzitegi militar bati eta agintean dagoen Baaz alderdiaren bulegoei eraso die, Muhafazan. Informazio hori Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiak berretsi du. Gainera, Salehineko polizia-etxean ere jo dute erasoa.
Bonbardaketak gero eta bortitzagoak dira Alepon eta Deraa (hegoaldea). Idleb (iparraldea), Homs (erdigunea), Deir al Zur (ekialdea) eta Damasko probintzietako egoerak ezegonkor jarraitzen du.
Beste erakunde batzuen laguntzarekin erbestean gobernu bat eratzea eskatu dio Siriako Idazkari Nagusi Iraultzaileen Kontseilu Berriak Haizam al Maleh oposizioko kideari.