Mundua -
Al Kaidako ustezko kideak
Litekeena da hiru atxilotuak atentatua prestatzen aritu izana
Lehergailuak zituzten Al Kaidako ustezko 3 kide atxilotu dituzte Cadizen eta Ciudad Realen. Metrailarekin elkartuta ''bereziki kaltegarri litzatekeen materiala'' atzeman diete etxezibitza batean.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak Al Kaidarekin zerikusia duten ustezko hiru lagun atxilotu ditu Cadizen eta Ciudad Realen. Turkiar bat eta bi euroasiatiko dira atxilotuak, Jose Fernandez Diaz Barne ministroak azaldu duenez.
Nazioarte mailan Al Qaedaren aurka egindako operaziorik "garrantzitsuena" izan dela goraipatu du ministroak. "Espainian edota Europako beste herrialde batzuetan" atentatuak egin nahi zituztela gaineratu du.
Barne ministroaren hitzetan, Cadizen aurkitu dituzten lehergailuak "kalte handiak" egiteko prest egon dira, "beti ere metraila-zatiak sartuta". Atxilotu biak ere "pertsona oso arriskutsuak" direla gaineratu du Fernandez Diazek.
Atxilotuetako batek lehergailuak fabrikatzen eskarmentua zeukala gaineratu du Espainiako Gobernuak. Horrez gain, hegazkinen eta frankotiratzaileen inguruko informazioa aurkitu du Poliziak.
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak zuzendu du operazioa, eta oraindik zabalik dago.
Cadizekoa ez da azken hilabeteotan terrorismo yihadistarekin zerikusia duen lehen operazioa Espainian.
Ekainean bertan, Espainiako bi lagun atxilotu zituen poliziak, ustez islamiar zelula baten partaide izan eta taldetik alde egindako kideak torturatu eta hiltzeagatik.
Atxilotuetako baten etxean lehergailuak ezkutatzeko zulo bat aurkitu dute
Polizia Nazionalak Al kaidarekin zerikusia izan dezaketelakoan atxilotutako hiru kideetako baten etxean lehergailuak ezkutatzeko zulo bat aurkitu dute, dirudienez, duela gutxi hustu zuten hori, terrorismoaren kontrako borrokaren iturrietatik jakitera eman dutenez.
Atxilotuetatik turkiarraren etxean aurkitu dute zulo hori, Cadizen. Poliziek txakurren laguntzaz aurkitu dute ezkutaleku hori.
Hiru atxilotuei ostiral honetan galdegingo die Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak.