Mundua -
Dortmund
Hiru haur hil dira Alemanian, etxe batean izandako sute batean
Lau eta hamabi urte bitarteko hiru ume dira. Litekeena da sutea nahita eraginda izatea, liskar baten ondoren.
Erredakzioa
Lau eta hamabi urte bitarteko hiru haur hil dira Alemanian, Dortmund hirian, beren etxebizitzan piztu den sute baten ondorioz. Hiru umeak lo zeuden, eta, sutea piztu da etxean, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Hala ere, litekeena da nahita eraginda izatea, familia liskar baten ondoren.
Haurretako biren hilotzak hondakinen artean aurkitu zituzten, eta hirugarrena, 10 urteko umea, ospitalera igorri zuten. Han hil zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea