Mundua -
Gertaera
Denverreko hilketaren antzekoa egiteko mehatxua egin dute Twitterren
Erabiltzaile batek esan du Broadway-ko antzoki batean Aurorako zinean (Colorado) egindako sarraskiaren antzekoa egingo duela. Gertaera hartan 12 pertsona hil eta beste 58 zauritu ziren.
Erredakzioa
Twitterreko erabiltzaile batek Broadway-ko antzoki batean Aurorako zineman, Denverren (Colorado) egindako sarraskiaren antzekoa egiteko mehatxua egin du. Poliziak zitazio judizial bat lortu du sare sozialak erabiltzailaren identitatea azaltzeko, The New York Postek jakitera eman duenez.
"Hau ez da broma bat. Serio doa, Auroran bezala jendea hil egingo da", esan du twit batean. Denverreko tiroketa hartan 12 pertsona hil eta beste 58 zauritu ziren.
"Helburuen zerrenda egiten nago oraindik, jende asko hiltzeko asmoa dut", azaldu du. New Yorkeko Poliziak eskaera larri bat bidali dio sare sozialari mehatxu horien atzean nor dagoen jakiteko, baina Twitterren ezezkoa jaso du. Horren ondorioz, Poliziak zitazio judizial bat lortu du, eta gaur bertan bidaliko dio Twitterri.
Twitterreko erabiltzaileak New Yorkeko Longacre Theatre izeneko antzokian egingo duela sarraskia nabarmendu du, Mike Tyson Estatu Batuetako boxealari ohiak "Una verdad indiscutible" filma grabatu duen lekuan. Segurtasun indarretako agenteak dagoeneko mehatxu hauek jaso dituen antzokian daude.