Mundua -

Arizonako sarraskia

Erruduntzat jo du bere burua Arizonako sarraskiaren ustezko egileak

Loughnerri, besteak beste, Giffords batzarkideari tiro egin izana leporatu diote, eta eskizofreniagatik tratatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jared Loughnerrek astearte honetan erruduntzat jo du bere burua iaz Tucsonen, Arizonan (AEB), izandako tiroketaren harian. Sei pertsona hil ziren eta beste 13 zauritu ziren, horien artean, Gabrielle Giffords.

Loughner eskizofreniagatik tratatu dute, eta epaiketan jarraitzeko gai dela azaldu dute, Tucsonen (Arizona). Bere burua errudun jotzeak heriotza-zigorrra ekiditea eragingo dio.

Akusatuak 19 kargu bere gain hartu ditu 6 pertsona hiltzeagatik eta beste 13 zauritzeagatik. Larry Burnsek, Arizonan kasua eramaten ari den epaileak, Loughnerri leporatzen zaizkion karguak ea ulertzen dituen galdetu dio, eta, horregatik kartzelara joan beharko duela azaldu dio. Akusatuak esan du guztia ulertzen duela.

Burnsek Loughnerrekin eta haren abokatuarekin, Judy Clarkekin, adostu du akusatuak ezin izango duela bere testigantza aldatu osasun arrazoiengatik. Loughnerrek heriotza-zigorra izan zezakeen, baina orain biziarteko kartzela-zigorra izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea