Mundua -
Bonbardaketa
Egiptok 20 pertsona hil ditu Sinairen aurkako aire eraso batean
Bonbardaketa hauekin, Armadak erantzun egin die azken egunetako erasoei. Igandean 16 soldatu hil zituzten komisaria batean.
Erredakzioa
Egiptoko Armadak gutxienez 20 pertsona hil ditu, Sinai penintsulako talde armatuen aurka gaur abiatutako aire eraso batean, Al Ahram egunkari egiptoarrak jakinarazi duenez. Oraingoz, baina, ez dago balantze ofizialik.
Lekukoek azaldu dutenez, hegazkin militarrek Sheij Zuweid herritik gertu eta El Halal mendiaren inguruan egin dute eraso.
Bonbardaketa hauekin, Armadak erantzun egin die azken egunetako erasoei. Duela ordu batzuk, adibidez, talde armatuek Segurtasun Indarren hiru kontrol-posturi eraso diete, eta, igandean, 16 soldadu hil zituzten komisaria batean.
Egiptoko zerbitzu sekretuen arduraduna kargugabetu du Mursik
Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak Murad Muafi zerbitzu sekretuen arduraduna kargugabetu du, eta, horren lana Mohamed Rafaat Abdel Wahed Shahataek egingo du orain, Egiptoko komunikabideek azaldu dutenez.
Sinain 16 soldatu hil ziren erasotik hiru egun pasatu direnean, presidenteak Mohamed Ahmed Zaki izendatu du Guardia Errepublikarraren buru, eta Sinaiko iparraldeko buru kargugabetu du.