Mundua -
EUROPAR BATASUNA
EBko herrialdeek gidatzeko adina 17 urtera jaistea adostu dute, esperientziadun batek lagunduta egiten bada
Laguntzaileak bi baldintza nagusi bete beharko ditu: 24 urtetik gora izan eta gidabaimenarekin bost urteko esperientzia izan.
AGENTZIAK | EITB Media
Europar Batasuneko Garraio ministroek gidatzeko adina 17 urtera jaistea adostu dute, beti ere gidabaimena gutxienez bost urte lehenagotik duen 24 urtetik gorako pertsona bat alboan dela egiten bada.
Esperientziadun gidariak aurreko bost urtetan gidabaimena galdu badu, ezingo du laguntzaile izan.
Gainera, 17 urteko gidari berriek bere herrialdean bakarrik gidatu ahal izango dute, ez gainerako Europar Batasuneko herrialdeetan.
Bestalde, Europar Batzordeak egindako proposamena onartu dute 27 herrialdeetako ministroek, hots, estatu batean gidabaimena galtzeak automatikoki eragingo duela Europar Batasuneko beste herrialdeetan ere ezin gidatzea.