Mundua -

''Presazko'' neurriak

Argentinako Gobernuak ez du obra publikoan inbertituko, eta pesoaren balioa % 50 gutxituko du

Agerraldian, Ekonomia ministroak ziurtatu du "defizit fiskala" dela herrialde horren arazo nagusia, eta iragarritako neurriekin afera horri irtenbidea eman nahi diotela, "hondamendi bat" saiheste aldera.

Argentinako presidente Javier Milei. Argazkia: EFE
Argentinako presidente Javier Milei
Argentinako presidente Javier Milei. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako Ekonomia ministro Luis Caputok "presazko" neurriak iragarri ditu gaur, asteartearekin. Horien artean, nabarmendu du Argentinako pesoaren % 50eko debaluazioa. Halaber, aurreratu du Gobernuak ez duela obra publikoan inbertsiorik egingo, energia eta garraioan diru-laguntzak murriztuko dituela eta laguntza soziala indartuko dutela. 

Hala, presoaren balioa gutxituko dute. Hain zuzen ere, dolar bakoitza 800 pesorengatik trukatzen zein orain arte, baina aurrerantzean 366,45 pesoren truke aldatuko da, Caputok adierazi duenez.

Agerraldian, ministroak ziurtatu du "defizit fiskala" dela herrialde horren arazo nagusia, eta iragarritako neurriekin afera horri irtenbidea eman nahi diotela, "hondamendi bat" saiheste aldera.

"Errotik heldu nahi diogu arazo horri, inflazio eta pobrezia gehiago jasan behar ez izateko", erantsi du Caputok. Zentzu horretan, gastu publikoa murriztuko badute ere, lana sustatzeko planei eutsiko dietela hitzeman du, "2023 aurrekontu akordiori jarraikiz". 

Gastu publikoa murrizteko bidean, ez dituzte urtebetetik beherako iraunaldia duten kontratu publikoak berrituko, eta Estatuak ez du urtebetean publizitaterik egingo.

Esan bezala, neurri garrantzitsuenetakoa da Estatuak ez duela obra egiteko lehiaketa gehiago eskainiko, eta, onartuta egin arren, oraindik hasi gabe daudenak bertan behera utziko dituela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Argentina