Mundua -
Filtrazioak Vaticanon
Aita Santuaren etxezaina epaituko dute, dokumentuak lapurtzea egotzita
Filtrazioen eskandalua urte hasieran aireratu zen, italiar telebista batek Benedicto XVI.ari bidalitako eskutitz batzuk kaleratu zituenean. Eskutitz horietan Vaticanon dagoen ustelkeria salatzen zen.
Erredakzioa
Paolo Gabriele Benedicto XVI.a aita santuaren etxezain italiarra eta Vaticanoko beste langile bat epailearen esku geratuko dira Egoitza Santuko dokumentu batzuk lapurtu eta aireratzeagatik, Piero Antonio Bonnet Vaticanoko Estatu Auzitegiko epailearen erabakiaren arabera.
Prozesu penala irailaren 20tik aurrera ospatuko da, egun horretara arte vatikanoar auzitegiak itxita baitaude, eta bertan hiru epailek hartuko dute parte. Auzipetuek jaso dezaketen zigorra urte bat eta sei urte arteko kartzela zigorra izan daiteke, esan du Federico Lombardi Vaticanoko ordezkariak.
Delitua “Eliza eta bere Artzaina kaltetzeko martxan dagoen prozesua geldiarazi eta elizaren egoera hobetzeko asmoarekin” egin zuela onartu du Gabriellek, sententziaren arabera.
Bestalde, Sciarpelletiri dagokionez, “inputatzeko arrazoi bakarra Gabriellerekin zuen harreman ona izan zen”, dena dela, ez diote konplize izatea leporatu.
Eskandalua
Egoitza Santuaren dokumentuen filtrazioen eskandalua urte hasieran aireratu zen, italiar telebista batek Carlos Maria Vigano AEBtako nuntzioak Benedicto XVI.ari bidalitako eskutitz batzuk kaleratu zituenean. Eskutitz horretan vaticanoar administrazioaren “korrupzioa, prebarikazioa eta gestio txarra” salatzen zuen Viganok.
Sekretuzko ehundaka dokumenturen lapurreta eta aireratzea argitzeko asmoz aita santuak Julian Herranz espainiarrak zuzentzen duen kardinal-batzorde bat sortu zuen apirila aldera, eta maiatzaren 19an filtratutako ehun dokumentu berri zituen “Sua Santita” liburua kaleratu zuen Gian Luigi Nuzzi italiarrak.