Mundua -

AEBetan

Hiru persona hil ditu Texasen, bere etxetik kanporatua izan ostean

Dirudienez, tiroketa unibertsitate batetik gertu izan da, eta ustezko erasotzailea biktimetako bat da.

Hiru lagun hil dira tiroketan. Argazkia: EFE
Hiru lagun hil dira tiroketan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru pertsona hil dira (polizia bat, zibil bat eta erasotzailea) eta hainbat pertsona zauritu dira astelehen honetan Texaseko unibertsitate batetik gertu, College Station herrian, Rhonda Seaton Poliziako bozeramaileak jakitera eman duenez.

Dirudienez, erasoa aurrera eramateko arrazoia susmagarriak etxea hustutzeko jaso duen agindua izan da. Erasotzailea Thomas Caffall izeneko 35 urteko gizon bat dela esan du College Stationeko Udalak, eta bere Facebookeko orrian errifleak erakusten dituen hainbat argazki ditu, CNN katearen arabera.

Emakumezko bati ebakuntza egiten ari zaie ospitalean, eta beste ofizial bat ere ospitalera eraman dute, baina "zauri larririk gabe".

Unibertsitatetik “alerta” bat bidali dute 12:30ean (15:30 GMT) unibertsitateko webgunearen bitartez, eta kanpusean tiro egiten ari zirela jakinarazi dute.

Webgune honen arabera, hamabost minutura tiroketaren susmagarria atxilotu dute.

Unibertsitateko agintariek ikasleei eta zentroko langileei eraikinetik ez irtetea eta canpuseko mugetatik urrun mantentzea eskatu die, tiroketa handik gertu izan delako.

Poliziak esan du susmagarria canpusetik gertu dagoen etxe batetik hasi dela tiroka, eta atxilotu baino lehen bertan izan dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea