Mundua -
Wikileaks
Julian Assangeri babes politikoa emateko berria ezeztatu du Correak
The Guardian egunkariaren arabera, Wikileaksen sortzailea Ekuadorreko Enbaxadara joan zen Londresen, aldez aurretiko akordio batekin. Ekuadorreko presidenteak deuseztatu egin du berria.
Erredakzioa
Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak dagoeneko Julian Assange Wikileakseko sortzaileari babes politikoa emateko erabakia hartu du, astearte honetan The Guardian egunkariak jakitera eman duenez.
Assange Ekuadorreko Enbaxadan da Londresen, ekainaren 19tik, Suediara estraditatua izatea ekiteko, bertan sexu delituak leporatu dizkiote. Wikileaksen sortzaileak asilo politikoa "defentsa gabe" aurkitzen zela arrazoituta eskatu zuen, Erresuma Batuetako eta Suediako agintariek Estatu Batuetara estraditatzeko aukeraren aurrean.
Assangek azaldu duenez, Washingtonetik zuzendutako "jazarpen politikoaren" biktima da, Estatuko Departamentuan sailkatutako milaka dokumentu ezagutzera emateagatik, Irak eta Afganistango gerrei buruz eta beste herrialdeekin dituzten harremanei buruz, besteak beste.
Ekuadorreko presidenteak astelehenean esan zuen Gobernuak Assangen eskaerari aste honetan emango diola erantzuna, baina 'The Guardian'ek erantzuna baiezkoa dela aurreratu du.
Ordu batzuk geroago, Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak bere Twitterreko kontuan esan du Kantzelaritzako txostenei itxaroten ari dela Wikileakseko sortzailearen eskaeraren inguruan erabaki bat hartzeko.
"Oraindik ez dago erabakirik hartuta", esan du Correak, eta prentsako informazioa ezeztatu du.