Mundua -
Larrialdia
Bonba abisuak hegaldi baten premiazko lurreratzea eragin du Islandian
New York-Mosku hegaldiko 253 bidaiariak ondo daude. Pertsona batek dei anonimoa egin die AEBetako segurtasun indarrei hegazkinean lehergailuz betetako bost maleta daudela esateko.
Erredakzioa
Aeroflot konpainiako hegazkin batek premiazko lurreratzea egin behar izan du Islandian, New York-Mosku ibilbidea egiten ari zela. Telefonoz egindako dei batek hegazkinean lehergailu bat zegoela ohartarazi du, eta horrek eragin du lurra lehenbailehen hartzeko erabakia.
"Dei anonimoa kaso dugu hegazkinean lehergailua zegoela adierazteko, eta hegazkina airean zegoen jada", esan du Irina Dannenberg Aerofloteko bozeramaileak. "Pilotuak lurra hartzeko erabakia hartu du eta arazorik gabe lurreratu dira. Ikerketa abian jarri dugu", azaldu du.
Fridthor Eydal Islandiako Keflavik aireportuko bozeramailearen hitzetan, hegazkinan zihoazen 253 bidaiariak onik daude. "Mehatxua goizean iritsi zaigu eta 7:30etan hegazkinak Keflavikj aireportuta etortzeko erabakia hartu du (...) 8:27ean iritsi da eta arazo barik lurreratu da", gaineratu du.
Interfax albiste-agentzia errusiarraren arabera, pertsona batek dei anonimoa egin die AEBetako segurtasun indarrei hegazkinean lehergailuz betetako bost maleta daudela esateko. Mehatxulariak esan duenez, maleta horiek eztanda egingo zuten Moskura iritsi bezain laster.
Lehergailuak beste hegazkin bateanBestalde, Errusiako segurtasun indarrek iragarri dutenez, Voronezh hirian beste hegazkin baten bila dabiltza, lehergailuak dituelakoan. Poliziak dei bat jaso du lehergailuen berri emateko, Ria Novosti agentziaren arabera.