Mundua -

Sarraskia

Hegoafrikako Poliziak 34 meatzari inguru hil ditu, tiroz

Gertatutakoak herri osoa hunkitu du. "Poliziak ahal zuen guztia egin du, baina meatzariak zeuden lekuan geratu eta borrokan jarraitzeko asmoa agertu zuten" esan du ministroak.

Poliziak hildako meatzarien gorpuak miatu ditu. Argazkia: Efe.
Hegoafrikako Poliziak 30 meatzari inguru hil ditu, tiroz

02:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak 34 meatzari  tiroz hil ditu Hegoafrikan, Nathi Mthethwa ministroak konfirmatutakoaren arabera.

Talk Radio 702 irratira egindako adierazpenetan, zauritu "asko" daudela adierazi du Mthethwak. Tiroketa Lonmin enpresak Marikanan duen meatzan gertatu da, Johannesburgotik 100 kilometrora. Meatzariak protestan ari ziren, eskuan matxeteak eta makilak zituztela, eta Poliziak tiro egin zien.

"Poliziak ahal zuen guztia egin du, baina meatzariak zeuden lekuan geratu eta borrokan jarraitzeko asmoa agertu zuten" esan du ministroak. Gertaerak Hegoafrika osoa hunkitu du eta 'apartheid' garaian izandako indarkeria ekarri du gogora. 'Apartheid' gutxiengo zuriak 1994 arte inposatutako erregimena da, arrazakerian oinarritutakoa.

Jacob Zuma presidenteak komunikatua atera du eta "hunkituta eta atsekabetuta" agertu da "zentzurik gabeko indarkeriaren aurrean".

Lonmineko istiluak iragan ostiralean hasi ziren, eta, azken heriotzen aurretik, beste 10 meatzari hil ziren manifestarien arteko istiluetan eta meatzarien eta Poliziaren artekoetan.

Bi sindikaturen arteko borroka

Gatazka NUM eta AMCU sindikatuen arteko liskarren ondorioz hasi zen. Bi sindikatu horiek ere aurretik istiluak izan dituzte, biek ahalik eta afiliatu gehien lortu nahi baitituzte Hegoafrikako meatzarien artean.

Poliziak operazio berezia abian jarri du manifestariei eta liskarrei eusteko. Hegoafrikako hedabideen arabera, 3.000 manifestari daude protestan.

Hegoafrikak ikerketa batzorde bat sortuko du

Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak esan du ikerketa batzorde bat sortuko duela 34 meatzariak hil diren egoera argitzeko.

Zumak kazetariei neurri honen berri eman die sarraskia izan den lekutik gertu, Marikanan, Johanesburgotik ehun bat kilometrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea