Mundua -
Krisiak kezkatuta
Italian bere burua bonzo erara erre zuen gizona hil da
Gorputzaren % 85 erreta zuen. Di Carloren heriotza arazo ekonomikoei lotuta gertatzen ari diren heriotza boladaren barruan dago.
Erredakzioa
Iragan astean Italiako Parlamentuaren aurrean bere burua bonzo erara erre zuen gizona hil egin da. 54 urteko italiarrak langabeziaren kontra protesta egiteko erre zuen bere burua, Poliziaren arabera.
Iragan abuztuaren 11n, Angelo di Carlok gorputzaren % 85 erre zuen, Parlamentuaren inguruan zeuden Poliziak beragana iritsi eta sua itzaltzaileekin itzali arte. Ondoren, ospitalera eraman zuten.
Di Carlo alarguna zen eta egoera ekonomiko larrian zegoen, lanik gabe geratu ostean. Hedabideen arabera, azken urteetan aldi baterako kontratuak sinatu zituen, bata bestearen atzetik, babes gutxi eta onura gabekoak.
Di Carloren heriotza arazo ekonomikoei lotuta gertatzen ari diren heriotza boladaren barruan dago.