Mundua -
Ameriketako Estatu Batuak
Apelazio auzitegi batek erabaki du Trumpek ez duela immunitaterik 2020ko hauteskundeak iraultzen saiatzeagatik
Erabakiak bidea zabaldu dio gai honi buruz irekita duen fronte judizial nagusietako bati. Nolanahi ere, Trumpek helegitea aurkeztuko du Gorenaren aurrean, "Presidentetza eta Konstituzioa babesteko".
Agentziak | EITB Media
Ameriketako Estatu Batuetako apelazioen auzitegi federal batek ebatzi duenez, Donald Trump presidente ohiak ez du immunitaterik bere kargu zaharretik eratorrita, 2020ko hauteskundeetako emaitzak iraultzen saiatzeagatik epaitzea galarazteko.
Trumpek bere defentsaren zati handi bat oinarritu du presidente gisa Jack Smith fiskal bereziak irekitako auziak aztertzeko aukerarik ere ez izatean. Agintari ohiaren arabera, bere ekintzak eskumen ofizialen barruan sartu ziren eta, beraz, immunea da.
Hala ere, auzitegiak erabaki duenez, auzi honi dagokionez, "Trump presidente ohia Trumpen herritarra bihurtu da". "Presidente zenean babestu zezakeen edozein immunitatek ez du babesten", ondorioztatu dute hiru magistratuek aho batez.
Steven Cheung presidente ohiaren hauteskunde-kanpainako bozeramaileak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Trump "ez dago ados erabakiarekin", eta, beraz, "Presidentetza eta Konstituzioa babesteko" eskatuko dio Gorenari, The Hill egunkariak jaso duenez.
Handi-mandiak lau karguri aurre egin behar die hauteskunde-iruzurragatik, eta abenduan Washingtongo gorte baten lehen kolpea jaso zuen. Orduan erabakia hartu zuen epaileak adierazi zuen presidente izateak ez duela automatikoki ematen "bizitza osorako baimen bat kartzelatik ateratzeko".
Apelazio auzitegiaren erabakia Nevadan azaroko hauteskunde presidentzialetarako primarioak egiten ari direnean heldu da. Gainera, aurten prozesua bereziki konplexua da errepublikanoen aldean, Trumpek bere neurrira diseinatu baitu garaipena ziurtatzeko.