Mundua -

Caracas hegoaldean

25 lagun hil dira Venezuelako espetxe batean izandako istiluetan

43 pertsona ere zauritu dira Caracas hegoaldeko Yare I kartzelan izan diren istiluetan.

43 pertsona zauritu dira. EFE
43 pertsona zauritu dira. EFE

Istiluak Venezuelako espetxe batean: 25 lagun hil dira eta 43 zauritu

00:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 25 lagun hil dira eta 43 zauritu dira igande honetan Yare I kartzelan, Caracas hegoaldean, Iris Varela Espetxe Zerbitzuetako Ministroak jakinarazi duenez. Hildako 25 lagunen artean 24 dira presoak. Beste hildakoa, berriz, bisitaria zen.

"Espetxe barruan ondo baino hobeto armatuak dauden bi talderen artean gertatu dira istiluak”, azaldu du Varelak VTV estatuko telebista katean. “Kalean arazoak baldin badaude, zer ez da egongo hamaika arrazoirengatik espetxeratuta dauden toki mugatu batean, gaineratu du.

Espetxe sistema osoaren ardunak “biktima gehiago egon ez daitezela” desiratu du, eta baieztatu du “hildakoen artean preso batean senitarteko bat” dagoela.

Kartzelen kontrola izan nahi duen biolentzia bat egotea” deitoratu du, eta “egoeraren larritasuna” azpimarratu.

Gobernuak erantzukizuna onartu du, baina oposizioaren kritikak ukatu ditu, euren menpe dauden polizien artean ere, gauza bera gertatzen baita.

Krisia espetxe venezolarretan

Espetxeetan gertatzen ari diren istiluei aurre egiteko “esfortzu guztiak” egiten ari direla esan du, eta “herriak badakiela hori”. Venezuelako espetxe sistema krisi sakon batean murgilduta dago, kartzeletan gertatzen diren istiluetan erahilketak ohikoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea