Mundua -
Erasoa
Zortzi pertsona hil dira Turkian egindako atentatu batean
Bonba-auto bat lehertu da autobus-geltoki batetik gertu. 64 pertsona zauritu dira.
Erredakzioa
Zortzi pertsona hil dira eta beste 64 zauritu Giziantep hiriko Polizia-etxe baten kontra egindako atentatuan, Turkiako hego-ekialdean, Erdal Ata gobernadoreak jakitera eman duenez.
Bidaiari asko izan ohi diren autobus-geltoki batetik gertu izan da leherketa, Erdalek CNNTurk kateari jakitera eman dionez. Halaber, Kurdistango Lankileen Alderdiari (PKK) leporatu dio atentatua.
Lehergailua urrutiko kontrol baten bitartez aktibatu ahal izan dute. Bidaiarien eta Poliziako agenteen artean hainbat zauritu eragin ditu.
Leherketaren ondorioz, bi autobusek su hartu dute, eta hainbat autok kalteak izan dituzte. Etxebizitza eta bulego batzuetako leihoak ere apurtu egin dira.