Mundua -
Eztanda-uhin handia
39 lagun hil dira findegi batean izandako leherketan, Venezuelan
Gas isuri baten ondorioz gertatu den leherketak kalte ugari eragin ditu inguruko etxebizitzatan. Hugo Chavezek hiru dolu egun ezarri ditu.
Erredakzioa
Gutxienez 39 lagun hil eta beste 86 lagun zauritu dira Venezuelan Amuay zonaldean kokatutako findegi batean izandako leherketa baten ondorioz. Paraguanako Findegi Zentroetako bat da Amuayko findegia, Venezuelako handiena eta mundu mailan handienetarikoa dena.
Dirudienez, gas isuri bat jazo da eta horrek hodei bat sortu du. Gas hodei hori lehertu egin da. Eztanda uhina handia izan da, eta kalte material ugari eragin ditu azpiegituretan eta Guardia Nazionaleko inguruko etxebizitzatan.
Elias Jaua Venezuelako presidenteordeak zaldu duenez, "sutea kontrolpean dago baina hidrokarburoen hondakinak daude tankeetan, eta guztiz erre arte itxaron beharko dugu. Orain ikusten dugun ke beltza errekuntzaren prozesuaren eraginez da".
Zonaldea hesiz inguratu dute eta hura babesteko lanak ari dira egiten.
Hiru dolu egun deitu dituzte
Halaber, Hugo Chavez Venezuelako presidenteak "ikerketa sakona" abiatuko duela iragarri du. Gainera, hiru dolu egun ezarri ditu hildakoen oroimenez.