Mundua -
Wikileaks auzia
Erresuma Batuarekin zuen gatazka gainditutzat jo du Correak
Ekuadorrek Londresen duen enbaxada hartuko duela ukatzen duen ohar bat bidali du Atzerri Gaietako Ministerio britainiarrak.
Erredakzioa
Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak gainditutzat jo du Erresuma Batuarekin zuen gatazka diplomatikoa, Julian Assange Wikileakseko sortzaileari babesa emango ziola esan eta gero. Gobernu britainiarrak ukatu egin du Londresen Ekuadorren duen enbaxada hartuko duenik.
Joan den ostegunean, Atzerri Gaietako Ministerio britainiarrak "mehatxua ukatu" egin zuen ohar batean eta 1961. urteko Vienako Hitzarmenarekiko errespetua azaldu zuen, hau da, egoitza diplomatikoak hartzeko ezintasuna aintzat hartuko zuela.
Larunbatero, Ekuadorreko telebista katean azaldu ohi den moduan, Correak "larritzat" jo du Erresuma Batuak Ekuadorren enbaxadan sartuko zela esanez egindako mehatxua.
Gainera, gatazkari irtenbidea bilatzeko elkarrizketaren alde azaldu da Correa, Assangek baimena lortu eta Ekuadorrera bidaiatu ahal izateko, "El Universo" egunkariak argitaratu duenaren arabera.