Mundua -

Gatazka

Al Asadek aurre egingo die 'atzerriko indarrei, kosta ahala kosta'

"Siriako herriak ez dio plan horri helburuak betetzen utziko, kosta ahala kosta", adierazi du buruzagi siriarrak.

Bachar al Asad Siriako presidentea. Argazkia: Efe
Bachar al Asad Siriako presidentea.
Bachar al Asad Siriako presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bachar al Asad Siriako presidenteak esan du "atzerritako indarrek" Siria osoaren kontrako konplota egin nahi dutela eta Siriako herriak ez duela hori egiten utziko, "kosta ahala kosta".

"Siriako herriak ez dio utziko plan horri helburuak betetzen, kosta ahala kosta", adierazi du Al Asadek Alaedin Bruyerdi Irango Parlamentuko Segurtasun Nazionaleko eta Atzerri Gaietarako Batzordearen presidentearekin bildu ondoren, Damascon.

Siriako presidenteak berretsi du "erresistentziarekin konprometituta" dagoela herria Israelen aurrean, nahiz eta "mendebaldeko herrialdeek eta gure eskualdekoek kontra egin".

Gainera, Siria inguruko "ezinbesteko zutabea" dela eta "eskualde osoa kontrolatzeko atzerriko indarrek Siriari eraso" egiten diotela salatu du.

Horren harira, Bruyerdik adierazi duenez, "atzerriko indarrek, konplotak konplot, ezin dute Siriak eskualdean betetzen duen erresistentzia papera desbideratu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea