Mundua -
Ekaitz tropikala
'Isaac' ekaitza lehenengo mailako urakana bihurtu da
AEBetako presidenteak herritarrei ebakuazio ordenak betetzera animatu die, hala eskatuz gero.
Erredakzioa
‘Isaac’ tormenta tropikala lehenengo mailako urakana bihurtu da Mexikoko Golkoko iparreko kostalderantzko norabidean. Gaur gauean edo bihar goizean iristea aurreikusi dute.
AEBetako Urakanen Zentro Nazionalak azaldu duenez, hegazkin batek ‘Isaac’en abiadura maximoa 120 kilometro ordukoa dela antzeman du.
Duela egun batzuetatik ekaitz tropikala urakan bihurtu zitekeen beldurra zuten, eta, azkenean, hala gertatu da, Mexikoko Golkoko ur beroetan indarra hartu ostean. Hortik ipar-mendebalderantz doa.
15:20an ‘Isaac’115 kilometrora dago Misisipiren albokaren hego-ekialdean eta 250 kilometrora New Orleansko hego-ekialdetik.
'Isaac' ekaitzak uholde larriak eragin ditzakeela esan du Obamak
‘Isaac’ ekaitz tropikalak Mexikoko Golkotik doanak AEBetako kostalderantz, uholde larriak eragin ditzake, Barack Obama AEBetako presidenteak astearte honetan esan duenez. Halaber, herritarrei ebakuazio ordenak betetzera animatu die, hala eskatuz gero.
Fenomeno meteorologikoak indarra hartzen doa Misisipi ibaiko bokalerantz doan bitartean; 125 kilometroko aldea dago bien artean. Ekaitz tropikala 110 kilometro orduko abiadurara iritsi da, AEBetako Urakanen Zentro Nazionalak jakitera eman duenez.
Obamak Mexikoko Golkoko biztanleei ‘Isaac’ iristean uholde larriak bizi ditzaketela jakinarazi die, eta guztiek euren etxeak ebakuatzeko agintarien aholkuak eta aginduak bete behar dituztela nabarmendu du.
"Isaac iristerako prestatuta baldin bagaude, Golkoko kostako herritar guztiei agintariei entzuteko deia egin nahi diet, eta horien aginduak bete ditzatela, ebakuatzea eskatuz gero ere bai”, azaldu du Obamak, Etxe Zuritik, kanpaina politikoaren bidaia hasi baino lehen.